lunes, 23 de noviembre de 2015

Ur-kontagailuetarako egiaztapen kaxa


Urak bizitzarentzat ezinbestekoak diren propietateak ditu, oso garrantzitsua da denontzat eta ondo zaindu behar den elementu bat da.  Herrialde garatuetan ez da uraren garrantzia kontuan hartzen ez baita inoiz faltan botatzen eta nahi beste ur dagoelako. Herrialde ez garatuetan berriz, ura elementu eskasa da  eta faltan botatzen den elementua da.  


Ur falta duela betikoa da eta oraindik konpondu gabe dagoen arazoa da. Lehen aipatu den bezala herri garatuetan ez da kontuan hartzen elementu honek duen garrantzia eta ura ez da zaintzen. Honetarako irtenbide bat ur-kobtagailuak dira erabiltzen den ura kontrolatzeko.
Gailu honen hasiera aintzinako Erromakoa da, Metropolian behar handia zegoen ura ,oso baliotsua zena, ondo banatzeko (ikusi argazkia 1). Garai haietan ur-hornidura doako zen, eta honen ondorioz hiritarrek ez zuen ura behar bezala erabiltzen. Orduan ura ondo erabiltzeko guztiei kobrantza berdina egitea erabaki zen. Neurri honen ondorioz jendea ura ordaindu behar zuenez kontu gehiago zuten ura erabiltzeko garaian.


Argazkia 1: Erroman ura nola eramaten zen


XIX. garren mendearen bukaeran, Ingalaterran konturatu ziren ez zela bidezkoa guztiak berdin ordaintzea nahiz eta ur kantitate ezberdina erabili. Beraz ur-kontagailu bat diseinatu zuten bakoitzak zenbat kontsumitzen zuen jakiteko eta kobro ezberdina egiteko. Ordutik hau da erabilI eta erabiltzen den metodologia, bakoitzak kontsumitzen duena ordaintzen du.

Hala ere jendea ez zegoen honen alde eta ur-kontagailuak trukatzen edo tranpa egiten hasi ziren gutxiago ordaintzeko.  Honetarako enpresek antitranpa neurriak hartu dituzte eta gainera legean delitu bezala ipinita dago edozein neurgailu trukatzea.

Ur-kontagailua, bere barrutik pasatzen den ur kantitatea zenbatzen duen gailua da, eta bai etxe, ikastola, lantoki,... guztietan daude. Honen helburua bakoitzak kontsumitzen duen ur kantitatea jakitea eta horren baitan kobratzea da.


Denboran zehar noski ur-kontagailuak garaiekin batera hobetzen eta aldatzen joan dira. Ez soilik tranpa aurkako neurriak hartzen baizik eta ur-kontagailuak orokorrean hobetzen. Adibidez gaur egun badira displaya duten ur-kontagailuak, digitalak,... Argazkia 2 ikusi daitekeen bezala.

Argazkia 2: Gaur egungo ur-kontagailu displayakin


Gaur egungo ur-kontagailuak bi zati nagusietan ezberdintzen da, goiko zatia esfera dagoen tokia (ur-kontagailuaren garuna) eta beheko zatia ura pasatzen den eta turbina dagoen tokia.


Argazkia 3a: Gaur egungo ur-kontagailua barrutik


Aurreko argazkian Argazkia 3a ikusten den bezela ura pasatzean turbina biratu egiten du, turbina hau biratzean esferako engranaiak mugiarazi egiten ditu eta honek ur-kontagailuaren emaitza aldatu egiten du. Emaitza hori zenbat ur pasa den ur-kontagailu horretatik adierazten du, ordaintzeko garaian azken aldiz begiratu zen zenbakia eta momentuan dagoen zenbakiaren arteko distatzia da ordaindu behar dena.

Argazkia 3b: Zati guztiak


Nahiz eta aurrerago azaldu den bezala bi zati nagusietan banatzen da ur-kontagailu bat baina berez zati ugari ditu Argazkia 3b ikusi daitekeen moduan.


Gaur egun denak aurrera pauso handia eman du gizartean eta horietako gauza bat datu bidalketa-jasotzea da. Ohitatu gaude gure ur-kontagailuak duen emaitza ikustea tekniko bat etortzea baina aurrerakuntzarekin hau radio frekuentziaz (Argazkia 4) egiten da eta ez du inork etxera etorri behar. Radio frekuentziak ondo funtzionatzea oso garrantsitsua da bestela gehiago edo gutxiago kobratu daiteke.          
               
Argazkia 4: Radio frekuentziaren eskema


Elster Iberconta aurrerako aurkeztuko dena ur-kontagailuak egiten dituen enpresa bat da. Ur-kontagailuaren esferak eta lehen aipatutako oso garrantzitsua den radio frekuentzia ondo funtzionatzeko proba batzuk egin nahi dituzte.


1- Kaudal ezberdinak simulatu:
Honekin lortu nahi dena, ur-kontagailuak etxe batean adibidez izango duen antzeko probak egitea da, ura ez baida beti abiadura ezta kaudal berdinean juten.


2- Ur-kontagailuaren emaitza 0 jarri:
Probak egitean emaitza bat dago eta hau zeron jarri behar da saltzeko garaian beraz ur-kontagailua bi norantzetara joan behar du.


3- Adierazlea ondo biratzen duela ikusi:
Adierazlea oso garrantzitsua da honek radio frekuentziakin erlazio zuzen bai du. Honek emandako birak radio frekuentziako makinak zenbatzen ditu.


Proba hauek enpresan dagon makinan egiterakoan arazo batzuk sortu zaizkie:


1- Ur-kontagailu gutxi testeatzeko aukera:
Enpresan ur-kontagailuei proba asko egin behar zaie eta  ezin daude test hauek egiteko aukera handirik. Noizbehinka pare bat ur-kontagailu testeatu ditzazkete baina honela prozesua oso motela da.

2- Denbora handia:
Denbora asko behar da test hauek testeatzeko Enpresan dagoen makinarekin. Makina martxan jartzea denbora handia behar du, ura prestatu egin behar da, ….


3- Uraren norantza bakarra da:
Enpresanko makinan probak egitean ura bakarrik alde batera joateko aukera dauka eta honen ondorioz ur-kontagailuan zenbat ur litro pasa diren azaltzen dira. ur-kontagailu horiek gero saldu behar dira eta ezin dira erabilita egongo balitz bezala saldu. Makina ez du aukerarik ura beste aldera joateko beraz, ur-kontagailua alderantziz jarri behar dira adierazlea “0” jartzeko eta egia esan lana nahiko handia da eta denbora asko behar du.


Hiru arazo nabarmen hauen ondorio nagusiena denbora da eta denbora handiago izanik kostua ere handiagoa da, eta ondorioz produkzioa txikiagoa (ikus Argazkia 5).



        Argazkia 5: Denbora-Kostua grafikoa

Arazo hauei aurre egiteko probak urarekin egin ordez motorren bidez egitea erabaki da. Motorrak bi norantzetan biratuko du, emaitza 0ra eramateko. Abiadura ezberdinekin kaudal ezberdinak simulatuko ditu eta gainera oso azkarra izango den prozesu bat izango da. Guzti hau poliestirenoko kaxa batean sartuko da eta hamabi ur-kontagailu gidatzeko aukera izango du.

3- PROIEKTUAREN JUSTIFIKAZIOA

Orain proiektua zein emaitza izango dituen eta emaitza horiek lortzeko zer egingo den, edo zein helburu beteko diran azalduko da.

3.1 Ondorioak

Proiektu hau matxan jartzerakoan empresak honelako emaitzak izango ditu bai epe-motz zein epe-luzera:
  • Probak egiteko prozesua azkarragoa izango da, bai makinaren azkartasunagatik eta bai ur-kontagailu asko jartzeko posibilitateagatik.
  • Nahi ahina kaudal simulatu izango ahal dira errealitateari gehiago gerturatzeko.
  • Modu erraz batean emaitza 0 jarri ahal izango da.
  • Lortutako produktua merkatura atera eta honekin enpresa onura ekonomikoak lortu.

3.2 Helburuak

Hauek dira proiektu hau egiterakoan espero diren helburuak:
  • Poliestirenoko kaxa batean probak egitea.
  • Motorren bitartez zenbatzairea biratzea.
  • Hamabi ur-kontagailuen kontrola izatea.
  • Sofware libre baten bitartez kontrola egitea.
  • Elikatze iturri batekin kaxa guztia elikatzea.
  • Modu manualean nahiz automatikoan kontrola egitea.
  • Guzti honen prototipo bat egingo da.

4- DESKRIBAPEN TEKNIKOA

Proiektu honen helburu nagusiena enpresari denbora murriztea da. Honetarako prozesu berri bat sortuko da.

Kontuanhartuta ur-kontagailu gutxi probatzeko aukera dagoela kasu honetan hamabi ur-kontagailu probatu ahal izango dira. Ura pasa beharrean motoreak izango dira ur-kontagailua martxan jarriko dutenak. Motorrak iman bat izango dute goikaldean esferaren imanekin bat egiteko.

ArgazkIa 15: Proiektuaren infograma

Potentziometro bat eta hautagailu bat izango du ur-kontagailu bakoitza eta honekin norantza eta abiadura kontrolatuko da Argazkia 15 ikusi daitekeen bezala. Bi norantza ezberdinetan biratzeak lagunduko digu emaitza zeron jartzea eta potentziomentroarekin kaudal ezberdinak simulatu ahal izango dira.

Guzti honen kontrola Arduino baten bitartez izango da. Arduino sofware libre bat da eta biharamunean edozein modifikatu dezake aldaketan egin nahi badira kaxan.

Kaxa oso hau elikatze berri batekin alimentatuta egongo da bai arduinoa eta bai hamabi ur-kontagailuentzako motor bakoitza ere.

No hay comentarios:

Publicar un comentario