lunes, 19 de junio de 2017

KupeLike. Zure sagardotegia aurkitu!!!

Sagardo zaleei mesede bat egin nahian, KupeLike-ko Imanol Hidalgok, Julen Maesok eta Jon Ander Alonsok sagardotegi ezberdinetako produktuari buruzko informazioa erraztuko dute teknologia berriak erabiliz.



1. Aurkezpena:

Proiektu hau, gaur egungo sagardotegietan egin beharreko aldaketa edo berriketa batekin hazi egiten da. Gure ideia nagusiak, sagardotegietako jabeei eta bezeroei edango duten sagardoei buruzko informazioa erraztuko diegu teknologia berriak erabiliz.
Horretarako, gailu elektroniko bat sortu da eta honek sagardotegi desberdinetako sagardo guztiak zenbat pertsona gustoko dituzten erakutsiko du sagardotegiko kupelan bertan. Web orrialde baten bitartez edo sagardotegian bertan bozkatu daiteke zure sagardorik gustokoena, zure atzetik datozen pertsonei jakinarazteko zein diren momentu horretan gustokoenak.

2. Proiektuaren deskribapen teknikoa:

proiektuaren infografia

Gure proiektua hainbat zati desberdinetan sailkatu daiteke:
  • Lehenik, Zubiri Manteoko taldekideek sortutako web aplikazioa daukagu. Bertan sagardotegi guztien eta beraien sagardoei buruzko informazioa dago beste gauza askoren artean. Aplikazio horretatik guk jasoko ditugu sagardo bakoitzak dituen Like edo gustokoak eta plaka mikrokontrolatuaren bitartez prozesatuko dugu. 
  • Bigarrenik, Wi-Fi modulua daukagu. ESP8266 moduluaren bitartez gure plaka mikrokontrolatuari Wi-Fi konexioa ahalbidetuko diogu lehen aipatutako web aplikaziora konektatu ahal izateko sagardoen Like kopurua zein den jakiteko. 
Wifi modulua

  • Beste bloke bat, botoiak izango dira. Kupela bertan bi botoi jarriko ditugu gure plaka mikrokontrolatura Bluetooth bidez konektatzen direnak HC-05 motako bi modulu erabilita. Botoi batek sagardoaren kontagailuan botoak gehitu eta besteak kenduko ditu, gustatu zaizun edo gustatu ez zaizunaren arabera. 





Añadir leyenda


HC-05 Bluetooth moduloa


  • Jarraian proiektuaren burmuina izango litzateken plaka mikrokontrolatua daukagu. Honek, internetetik jasotako datuak eta botoietatik jasotakoak prozesatu eta display-etan proiektatzeaz arduratuko da. Hortaz gain web aplikaziora datuak bidaliko ditu interneten bidez. 

  • Azkenik, display-ak ditugu. Hauek aurretik prozesatutako Like edo gustokoen datuak proiektatuko dute.
IMG_20170210_133302075.jpg
Display-ak


Proiektuaren xehetasun guztiak ezagutu nahi badituzu sakatu hemen


No hay comentarios:

Publicar un comentario